hiri ikustekoak
Hiri ikustekoak. Zoria eta patuaren gidaritzapean, Lur Planetako hiri zenbaitetan egindako ibileren arrastoak dira hauek. Londonen, esaterako, telefono kabinetan harrapatzen du bere burua bidaiariak astebetez, hiria haren kristal topikoen artetik erretratatzeko. Tokion, ostera, bidaiariak nahiago ditu itzalak, megalopolisean geratzen diren Japoniaren zantzu apurrak harrapatzeko. Berlinen eginiko ibilerak, harresiko graffitietan gehien agertzen zen kolorearen ehizara garamatza: berdea. Eta Erroma zenbakien arabera zeharkatu dugu, hasi Konstantinoren oroitarri itzelaren hatzak erakusten duen 1 zenbakitik, itzalpe batean agertu zitzaigun Trastevereko ezkaratz bateko 99raino. Hiriak zenbatzeko beste modu bat baizik ez da.

Hauetako hiru hiritan, poliziak izan dira irudiak ikusi dituzten lehenak. Kabina baten barruan argazkiak egiteagatik galdekatua Londonen, elastikoan 78 zenbakia zuen gazte baten atzetik joateagatik Erroman, eta lurretik argazkiak ateratzeagatik Tokion, eskola-umeen gonen azpikoak harrapatu nahi zirelakoan. Egileak ez du inoiz asmatu, hala ere, bere lanaren zergatia adierazten. Hori bai, bobbiek, carabinieriek eta tokiozainek, artistatzat hartu eta galdekatu izan dute beti egilea, nahiz eta izendapen honek lotsarazi. Harrez gero, izendapen ustekabeko hau onartu egiten du egileak, nolabait, polizia-etxetik lehenbailehen irteteko balio badio, eta erakusteko, artea horixe baizik ez dela agian: ordenuaren aurrean adierazi ezinezkoa den zerbait.

© oskar alegria

contact / english / spanish  
web: moo

X

web hau El Pinar de las Rozas-Madrileko
moo lantegian inprimatu zen
andale mono, monaco eta courier
motako hizki tipografikoak erabiliz
2007ko irailaren 21ean
San Jonas egunean,
naufragoen patroia bera.

www.moo.es

X

web honetako irudi eta testu guztiek
eskubide gordailua dute
eta ezin dira argitaratu, ez osorik ez zatika,
inolako argitalpenetan
egilearen aurretikako eta berariazko
baimen idatzirik gabe

© oskar alegria