"Atsegin zaidala esaten dudan guztia, berde kolorekoa ei da".
Haur itsu batek Sophie Calle artistari esana


Zein kolorekoa da hiri bat? Egitasmo honetan galdetutako berlindar guztiek erantzun zuten euren hiria grisa dela (granatea dela esan zuen batek, salbuespen). Zein kolorekoa nahiko luketen galdetu zitzaienean, berdea nahi zutela erantzun zuten guztiek (salbuespenekoak ezik, hark horia nahi baitzuen).

Berlinen erretratuak grisean egitea ez litzateke zaila, errealitatea harrapatzea bailitzateke soilik. Berdez erretratatzeak, ordea, gauzak zailtzen ditu, ametsa ehizatzea baita. Bigarren aukera hau hautatu dugu etorkizunerako lan are zailago bat utziz: Berlin hori eta granatea erretratatzea, alegia, ibilbide aparteko bat.

home / contact / english / spanish