"Zenbakiak ez ziren itsu-itsuan bota mundura".
Arthur Koestler

Harrapa al liteke hiri bat zenbakiak erabilita? Erroma bai. R letra 3koaren zati izan daiteke, O letra zeroa da, M 3ko hankazgoratu bat besterik ez da eta A 4koa izan daiteke, zenbaitetan. Italiako hiriburuan aurkezten den paseo hau, zenbakien erritmora dago egina. Begiratzen diozun lekuari begiratzen diozula (elastiko bat, bus bat, ezkaratz bat, zerua edo lurra bera), beti aurkituko duzu zenbaki bat. Erroma da beti, Konstantinoren oroitarri itzelaren hatzak erakusten duen 1 zenbakian hasten da ibilbidea, eta itzalpe batean agertu zitzaigun Trastevereko ezkaratz bateko 99an amaitzen da.

Lortutakoa progresio aritmetikoan ibilitako hiri bat da, zenbaki erromatarrak Pitagorasen pausoekin, zenbakiekin ibiltzea beti enigman ibiltzea dela aldez aurretik jakinda. Abako bat mapatzat hartuta eta zifratutako leku amaigabeak ibiltzea zera da, zenbatutako hiria, hiri finiezina baino areago, hiri betirakoa dela ohartzea.

home / contact / english / spanish