"Funtsezkoa itzalaren enigma harrapatzean datza".
Junichiro Tanizaki


Nazio batetik zenbat dago hiriburuan? Japonian gutxi oso. Baldin eta pentsatzen bada Japonia edertasuna itzalpean kokatua duen herri estetiko bat dela, eta ez Mendebaldean bezala, distirapean, berriro esan beharko da oso gutxi dela horretatik Tokion dagoena. Tanizakik duela 74 urte zioen bezala, Tokiok bere burua entregatu du "pasio amerikarrez eta elektrikaren orgian". Argi fokua gero eta handiagoa da egun. Itzalak galduta dabiltza.

Horregatik saiatu gara Tokion geratzen den Japonia apurra harrapatzen. Ez nostalgiarik gabe. Hiriaren itzaletan ibiliz ulertzen du bidaiariak egun apurrak geratzen zaizkiola kultura zahar honi, zilarrezko kikara dirdaitsua baino, denboraren eskuak itzalitakoa nahiago zuen honi.

Itzalen berreskurapen lan honek balio beza zisne-kantu izateko eta goizeroko eguzkiak zeregin gero eta zailagoa duela ziurtatzeko.

home / contact / english / spanish